Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

212. zk., 2015eko azaroaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4743

IRAGARKIA, 2015eko urriaren 26koa, Gizarte Zerbitzuen zuzendariaren 2015eko irailaren 10eko Ebazpena jakinarazteko dena (VG BI 152/15 espedientea dela-eta eskatutako diru-laguntzari buruzkoa).

Ebazpenak jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko (Sektore publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu zuen 30/1992 Legea).

Interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta harentzat jakinarazpenaren ondorioak izan ditzan. Horretaz gain, honako ohartarazpen hauek egiten dira:

Ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Gizarte Politiketako sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, halaxe ezartzen baita Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. artikuluan.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 26a.

Gizarte Zerbitzuen zuzendaria,

EMILIO GERMÁN SOLA VALLOJERA.


Azterketa dokumentala