212. zk., 2015eko azaroaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (230 KB - 3 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4740
IRAGARKIA, Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuaren anatomia patologikoko laborategirako ehunen prozesadore automatiko itxi bat erostea helburu duen administrazio-kontratua lizitatzeko dena.
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Herri Administrazio eta Justizia Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza. Herri Administrazio eta Justizia Saileko Kontratazio Mahaia.
c) Agiriak eta argibideak:
1) Bulegoa: Herri Administrazio eta Justizia Saileko Kontratazio Mahaia.
2) Helbidea: Donostia kalea 1.
3) Udalerria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
4) Telefonoa: 945 01 84 96.
5) Telefaxa: 945 01 90 29.
6) Posta elektronikoa: b-ortiz@euskadi.eus
7) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.net
8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2015-11-19.
d) Espedientearen zenbakia: S-029-DAPJ-2015.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Mota: hornidurak.
b) Helburua.
c) Loteak: ez.
d) Gauzatzeko lekua: Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundea (Bilbao).
e) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 30 egun natural.
f) Luzapena onartzea: ez.
g) CPV (nomenklaturaren erreferentzia): 33910000-2.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: eskaintzak baloratzeko zenbait irizpide daude, administrazio-klausula berezien orriko karatulan ezarritakoarekin bat etorriz.
1) Formulak aplikatuz automatikoki balora daitezkeen irizpideak: haztapena, guztira: 100 puntu.
Eskaintza ekonomikoa: 64 puntu. Formula: ikusi karatularen 30.2 puntua.
Berme-epe gehigarria. Ponderazioa: 4 puntu.
Bilboko Justizia Jauregitik hurbilen dagoen Laguntza Teknikoko Zerbitzura dagoen distantzia. Ponderazioa: 4 puntu.
Ordezko ekipo bat –eskainitakoaren berdina– eskura izatea matxura edo denbora luzeko geldiunerik bada –15 egun baino gehiago– edo probak egiteko. Ponderazioa: 4 puntu.
Erreaktiboak identifikatzeko sistema automatikoa eta iraungitze-data kontrolatzekoa. Ponderazioa: 4 puntu.
Parafina behin erabiltzeko ontzi batera automatikoki ateratzeko sistema, eskuz jardun gabe. Ponderazioa: 4 puntu.
Behar den iragazki-kopurua (kanpoko erauzketa lokalizatua erabili gabe). Ponderazioa: 4 puntu.
Cassetteek duten gehienezko edukiera. Ponderazioa: 4 puntu.
Erreaktiboen edukiontzi edo ontzien edukiaren gehienezko bolumena. Ponderazioa: 4 puntu.
Pantalla deskribatzailea eta funtzionamendu-softwarea euskaraz eta/edo gaztelaniaz. Ponderazioa: 4 puntu.
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 28.000,00 euro.
5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:
a) Zenbateko garbia: 28.000,00 euro. Guztira: 33.880,00 euro.
6.– Eskatutako bermeak:
● Behin-behinekoa: ez.
● Behin betikoa: esleipen-zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.
7.– Kontratistaren berariazko betekizunak.
a) Eskatzen den sailkapena: ez da eskatzen.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: ez da eskatzen.
8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko azaroaren 23ko 10:00ak arte.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: «A» eta «B» gutun-azalak aurkeztu beharko dira, administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazitako edukia dutela.
c) Aurkezteko lekua:
1) Erakundea: Kontratazio Mahaia. Herri Administrazio eta Justizia Saileko Zerbitzu Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritza.
2) Helbidea: Donostia kalea 1 (Lakua, erdiko M eraikina, 2. solairua).
3) Udalerria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginaren 161. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
e) Aldaerak: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) «B» gutun-azalak irekitzea; formulak aplikatuz ebalua daitezkeen irizpideak:
Erakundea: Kontratazio Mahaia. Herri Administrazio eta Justizia Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.
– Helbidea: Donostia kalea 1 (Lakua, erdiko M eraikina, 2. solairua).
– Udalerria: Vitoria-Gasteiz 01010.
– Eguna eta ordua: «B» gutun-azala: 2015-12-03ko 09:30ak.
10.– Publizitate-gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.
11.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez dagokio.
12.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: http://www.contratación.euskadi.net //www.contratacion.info
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 26a.
Zerbitzu zuzendaria,
JUAN M.ª ZUBELDIA ARRIETA.