Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

212. zk., 2015eko azaroaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4739

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 76/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Tolosako (Gipuzkoako) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian, Jorge Luis Arauz Romeroren aurka, Mary Cruz Vilchez Duartek eskatuta, adostasunik gabeko dibortzioa dela-eta, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 76/2015 prozeduran epaia eman da, zeinaren idazpurua eta epaitza honako hauek baitira:

93/2015 EPAIA

Epailea: Maider Imaz Mendizabal.

Lekua: Tolosa (Gipuzkoa).

Eguna: bi mila eta hamabosteko irailaren hogeita bata.

Alderdi demandatzailea: Mary Cruz Vilchez Duarte.

Abokatua: Nicolas Iparraguirre Mugica.

Prokuradorea: Alberto Iguaran Telleria.

Alderdi demandatua: Jorge Luis Arauz Romero.

Abokatua.

Prokuradorea.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena zein den, eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri behar da, eta, hori egin ezean, ez da bera izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da:..................... Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Jorge Luis Arauz Romero demandatuarentzako behar bezalako jakinarazpen-balioa izan dezan eman eta izenpetzen dut ediktu hau, Tolosan (Gipuzkoa), 2015eko irailaren 22an.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala