Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

212. zk., 2015eko azaroaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
4735

EBAZPENA, 2015eko urriaren 26koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, euskararen eremu geografikotik kanpo arte plastiko eta ikusizkoak, musika eta dantza 2015. urtean zabaltzeko diru-laguntza deialdian dantza modalitatera bideraturiko zenbatekoa handitu dela jakinarazteko dena.

AURREKARIAK

1.– 2015eko apirilaren 21ean argitaratu zen EHAAn euskararen eremu geografikotik kanpo arte plastiko eta ikusizkoak, musika eta dantza 2015. urtean zabaltzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen duen Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren Ebazpena.

2.– Ebazpen horretako 3.1.c) artikuluan finkatu zen dantza modalitateko gehieneko diru-zuzkidura hogeita bederatzi mila (29.000) eurokoa izango dela eta 4. artikuluan, aldiz, zenbateko hori baldintzak betetzen dituzten eskabideen artean banatuko dela aurrekontuko zuzkidura agortu arte.

3.– Lehenengo xedapen gehigarriaren arabera, aurrekontua amaitzen baldin bada, eskatutako diru-laguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, 3. artikuluan ezarritako zenbateko osoa handitu ahal izango da, baldin eta EEIren beste diru-laguntza deialdi batzuk esleitu ondoren aurrekontuetako izakinak agortu ez badira. Aldaketa hori eskabideen gaineko ebazpena eman aurretik egin beharko da. Adierazitako aldaketaren berri EEIren zuzendariaren ebazpenaren bidez eman beharko da, eta EHAAn argitaratuko da.

Hori guztia kontuan izanik, lehenengo xedapen gehigarrian adierazitakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 3. artikuluan dantza modalitaterako ezarritako zenbateko osoa 6.996 eurotan handitzea, kontuan hartuta eskatutako diru-laguntzen zenbateko osoa eta beste diru-laguntza deialdi batzuk esleitu ondoren aurrekontuetako izakinak ez direla agortu. Horrela, deialdi honetara bideratutako zenbatekoa 35.996 eurokoa izango da.

Donostia, 2015eko urriaren 26a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

MARIA AITZPEA GOENAGA MENDIOLA.


Azterketa dokumentala