212. zk., 2015eko azaroaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (231 KB - 2 orri.)
- EPUB (198 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4731
AGINDUA, 2015eko urriaren 8koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, zeinaren bitartez amaitutzat ematen den «Fundación Grupo Matia» fundazioaren likidazio-prozesua, eta haren erregistroko orria ezeztatzea agintzen den.
Ikusi eta aztertu da Donostiako «Fundación Grupo Matia» fundazioaren likidazio-espedientea. Hona hemen
AURREKARIAK
Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justizia sailburuaren 2015eko otsailaren 12ko Aginduaren bidez, honako hau erabaki da:
1.– Berrestea Fundación Grupo Matia fundazioko patronatuak 2014ko ekainaren 18ko bileran fundazioa likidatzeari eta fundazioaren likidazioaren ondoriozko likidoaren helmugari buruz hartutako erabakia. Erabaki hori 2014ko ekainaren 7an egin zen publiko, Donostiako Martin Gabarain Astorqui notarioak emandako eskrituraren bidez (1.379 protokolo-zenbakia).
2.– Agintzea Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko fundazioa likidatzeko erabaki hori.
Bigarrena.– 2015eko ekainaren 16an sartu zen Herri Administrazio eta Justizia Sailaren Erregistroan Fundación Grupo Matia fundazioaren likidazio-eskritura publikoa, Donostiako Martin Gabarain Astorqui notarioak egun berean emana (186 protokolo-zenbakia).
Hirugarrena.– Eskritura publiko horretan txertatua dago Patronatuak 2014ko abenduaren 17an egindako bileraren aktaren ziurtagiria, zeina Manuel Gómez Martínezek, fundazioko patronatuaren idazkariak, eman zuen, Donostian, 2014ko abenduaren 17an, eta zuzendariaren, Miguel Ángel Segura Zurbanoren, oniritzia duen; bilera hartan, erabaki hauek hartu ziren, aho batez:
1.– Fundazioaren likidazio-balantzea onartzea, baita egindako likidazio-eragiketen txostena ere.
2.– Onartzea fundazioaren likidazio-eragiketak, onartutako likidazio-programa burutu eta Fundación Instituto Gerontológico Matia Ingema fundazioari zehaztutako zenbatekoak ordaindu ondoren.
3.– Amaitutzat ematea fundazioaren likidazio-prozedura, fundazioaren ondasunen helmugaren erabakia burutu eta gero.
Eskritura publikoan txertatzen da Fundación Grupo Matia fundazioaren ondasun- eta likidazio-eragiketei buruzko txostena. Halaber, fundazioa likidatzearen ondoriozko gerakinaren helmugaren justifikazioa txertatzen da.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio agindu bidez ebaztea estatutuak aldatzeko espediente hau. Hala ezarrita dago hauetan: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan; eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoan.
Bigarrena.– Espediente honetan, beharrezko datu eta agiri guztiak jaso ditugu, bete beharreko legezko baldintzak betetzearren, eta, batez ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 35. artikuluan, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onesten duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 47. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onesten duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuko 36. artikuluan eta Fundazioaren estatutuetan eskatzen diren baldintzak betetzearren.
Hirugarrena.– 100/2007 Dekretuaren 36. artikuluaren arabera, iraungitzeko erabakiak edo, hala dagokionean, iraungitze hori adierazten duen ebazpen judizialak emango die amaiera ohiko jarduerei, eta zehaztuko du likidazio-eragiketak noiz hasiko diren.
Bestalde, aipatutako artikuluaren arabera, iraungitako fundazioaren likidazioa fundazioaren gobernu-organoak egingo du, Babeslaritzaren kontrolpean. Horretarako, fundazioaren gobernu-organoak aktiboa dirutzeko eragiketa edo likidazio-eragiketa guztien berri emango dio Babeslaritzari.
100/2007 Dekretuaren 36.6 artikuluan, fundazioaren likidazioko eskritura publikoak zer elementu izan behar dituen zehazten da.
Laugarrena.– Herri Administrazio eta Justizia sailburuaren 2012ko otsailaren 12ko Aginduaren bidez, agindu honen lehenengo aurrekarian zehaztutakoa erabaki zen. Fundazioaren gobernu-organoak aurkeztutako dokumentazioa azterturik, fundazioaren ondasunek agindu horretan aurreikusitako helmuga izan dutela egiaztatu da.
Hori dela eta, egokia da aurkeztutako likidazio-egiaztagiriak aintzat hartzea eta likidazio-prozesua amaitutzat jotzea, bai eta Fundación Grupo Matia fundazioari buruzko idazpenak ezeztatzea ere.
Aipatutako artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Amaitutzat ematea «Fundación Grupo Matia» fundazioaren likidazio-prozesua, bigarren aurrekarian zehaztutako eskritura publikoan aurreikusitako baldintzetan, eta agintzea haren erregistro-orria ezeztatzea.
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 8a.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.