Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

212. zk., 2015eko azaroaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4730

AGINDUA, 2015eko urriaren 6koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Fundación Investigación Universidad Empresa-Jakintza Lanezko Ikerkuntza, (Euskoiker) fundazioaren estatutuetako 3., 17., 34., 35., 36. eta 42. artikuluetan egindako aldaketak eta 37., 38., 39., 40. eta 41. artikuluak kentzea onartu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2015eko uztailaren 9an, Herri Administrazio eta Justizia Sailaren Erregistro Orokorrean, Fundación Investigación Universidad Empresa-Jakintza Lanezko Ikerkuntza, (Euskoiker) fundazioaren estatutuak aldatzeko eta bateratzeko eskritura publikoa sartu zen bide telematikoz. Eskritura hori 2015eko ekainaren 12an egiletsi zen Euskal Autonomia Erkidegoko Notarioen Elkargoko Ignacio J. Gomeza Eleizalde notarioaren aurrean (protokolo zk.: 932).

Eskritura publiko horrekin batera, patronatuak 2015eko maiatzaren 14an egindako bilerari buruzko ziurtagiria aurkeztu zen. Patronatutako idazkari Enrique Amezua San Martín jauna egin zuen ziurtagiri hori, Gasteizen, 2015eko maiatzaren 15ean, fundazioko lehendakariaren oniritziaz. Bilera horretan, bertaratutakoek aho batez onartu zuten Fundación Investigación Universidad Empresa-Jakintza Lanezko Ikerkuntza, (Euskoiker) fundazioaren estatutuen 3., 17., 34., 35., 36. eta 42. artikuluak aldatzea eta 7., 38., 39., 40. eta 41. artikuluak kentzea.

Eskrituran, aldatutako artikuluen idazketa berria jasotzen da, osorik.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko Zerbitzu Teknikoek, espedientea aztertu ondoren, erabaki-proposamena eman dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan; eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoan.

Bigarrena.– Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikuluan eskatutakoak. Aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator aldaketa.

Aipatutako artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onartzea Fundación Investigación Universidad Empresa – Jakintza Lanezko Ikerkuntza, (Euskoiker) fundazioaren estatutuen 3., 17., 34., 35., 36. eta 42. artikuluetan egindako aldaketak eta 37., 38., 39., 40. eta 41. artikuluak kentzea.

Bigarrena.– Fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa hori inskribatzeko agintzea, agindu honen datarekin, eta eskritura publikoan ezarritakoarekin bat etorriz. Eskritura hori –hor, jasota dago estatutuetako zein artikulu aldatu den eta zein kendu den– Ignacio J. Gomeza Eleizalde jaunaren aurrean egiletsi zen, 2015eko ekainaren 12an (protokolo-zenbakia: 932).

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 6a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala