212. zk., 2015eko azaroaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (184 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSASUN SAILA
4704
AGINDUA, 2015eko abuztuaren 7koa, Osasun sailburuarena, Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan zuzendariordearen lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Osasun sailburuaren 2015eko ekainaren 11ko Aginduaren 3. oinarrian xedatutakoari jarraituz –agindu horren bitartez sail horretako lanpostu huts bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa eginda–, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– M.ª Elena Albisua Cortazar (NAN: 15.372.212 R) zuzendariorde izendatzea Osasun Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (511846. kodea, 2. dotazioa).
Bigarrena.– 2015eko abuztuaren 7tik aurrera izango ditu ondorioak Izendapen horrek.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, haren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiari, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko abuztuaren 7a.
Osasuneko sailburua,
JON DARPÓN SIERRA.