207. zk., 2015eko urriaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (189 KB - 1 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
4598
IRAGARKIA, Joko eta Ikuskizunen zuzendariaren ebazpen bat jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, gaitasungabetzen da «B» motako joko-makinen instalazio-baimenak zigilatzeko.
2015eko irailaren 7an, Joko eta Ikuskizunen zuzendariak ebazpen bat eman zuen non ebazten baitzen, ostalaritza establezimenduaren titularra den, Donostia Fried Chicken, S.L. sozietatea gaitasungabetzea, 2021eko uztailaren 7a arte, «B» motako joko-makinen instalazio-baimenak zigilatzeko.
Ebazpena jakinarazten saiatu arren ezer lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan.
Hori guztia argitara ematen da interesdunak norbanako jakinarazpentzat har dezan, eta honako hau adierazten zaio:
1.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokezu Segurtasuneko sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen den egunetik hasita, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan.
2.– Ebazpenaren testu osoa eskura duzu honako helbide honetan: Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza, Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.
(Ikus .PDF)
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 19a.
Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,
AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.