207. zk., 2015eko urriaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (294 KB - 15 orri.)
- EPUB (834 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
HERRI-KONTUEN EUSKAL EPAITEGIA
4592
IRAGARKIA, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2014ko otsailaren 27ko bilkuran hartutako erabakiari buruzkoa Eskoriatzako Udalaren 2012ko Kontu Orokorraren fiskalizazio-txostena, behin betiko onesten duena.
Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2014ko otsailaren 27an egindako bilkuran
ERABAKI DU:
Eskoriatzako Udalaren 2012ko Kontu Orokorraren fiskalizazio-txostena behin betiko onestea, erabaki honen eranskinean ageri dena.
HKEEren 1/1988 Legearen 13.2 artikuluak xedatutakoa betetzeko, txostenaren ondorioak dagozkien aldizkari ofizialetan argitaratzeko xedatzea.
HKEEren Osokoa egin ostean, HKEEren lehendakaria berriz izendatu delarik (17/2015 dekretua), idatzi honen bitartez bilkura horretan hartutako erabakiaren eduki osoa ontzat ematen da.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 13a.
HKEEren lehendakaria,
JOSÉ LUIS BILBAO EGUREN.
HKEEren idazkari nagusia,
JULIO ARTETXE BARKIN.