207. zk., 2015eko urriaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (218 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
4583
EBAZPENA, 2015eko urriaren 12koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, euskararen eremu geografikotik kanpo zinema eta literatura arloko sortzaileak eta eragileak nazioarteratzeko bidaia-poltsetarako diru-laguntzen zuzkidura osoa aldatzeko dena.
AURREKARIAK
1.– Apirilaren 8an argitaratu zen EHAAn euskararen eremu geografikotik kanpo zinema eta literatura arloko sortzaileak eta eragileak nazioarteratzeko bidaia-poltsetarako diru-laguntzak emateko modua arautzen duen Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren martxoaren 26ko Ebazpena.
2.– Ebazpen horretako 3. artikuluan finkatu zen gehieneko diru-zuzkidura hamabost mila (15.000) eurokoa izango dela.
3.– Laugarren xedapen gehigarriaren arabera, 3. artikuluan ezarritako zenbateko osoa aldatu egin ahal izango da, eta aldaketa horren berri EEIren zuzendariaren ebazpenaren bidez eman beharko da.
Hori guztia kontuan izanik, hirugarren xedapen gehigarriak egokitu dizkidan betebeharren jardunean, hurrengo hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Zuzkidura osoari hamar mila (10.000) euro gehiago eranstea.
Donostia, 2015eko urriaren 12a.
Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,
MARIA AITZPEA GOENAGA MENDIOLA.