206. zk., 2015eko urriaren 29a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (204 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
EUSKAL TRENBIDE SAREA
4568
IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, Gernikako geltokia egokitzeko eta ETSren Amorebieta-Bermeo adarreko trenbide pasagunea kentzeko eraikuntza proiektua idazteko laguntza zerbitzuari buruzko lizitazioaren esleipena jakinarazteko dena.
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.
c) Telefonoa: 94 657 26 00.
d) Faxa: 94 657 26 01.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu mota: zerbitzuak.
b) Xedearen deskribapena: Gernikako geltokia egokitzeko eta ETSren Amorebieta-Bermeo adarreko Trenbide Pasagunea kentzeko Eraikuntza Proiektua idazteko laguntza zerbitzua.
c) Buletin edo aldizkari ofiziala eta lizitazio iragarkia argitaratu zen eguna: 2015eko ekainaren 16ko Euskal Herriko agintaritzaren aldizkaria, 111. zk.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: ehun eta berrogeita hamar mila (150.000,00) euro, BEZik gabe.
5.– Esleipena.
a) Data: 2015eko urriaren 1a.
b) Esleipenduna: Técnica y Proyectos, S.A.
c) Nazionalitatea: espainiarra.
d) Esleipenaren zenbatekoa: ehun eta bost mila hirurehun eta hemezortzi euro eta laurogeita bederatzi zentimo (105.318,89), BEZik gabe.
e) Burutzapenerako/entregarako epea: bost (5) hilabete.
Bilbao, 2015eko urriaren 13a.
Idazkari nagusia,
AINHOA ELOLA ARANBURU.