Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

206. zk., 2015eko urriaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4566

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 649/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala - Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 649/2014 auzia.

Demandatzailea: Carol Imbabe Kunt.

Abokatua: Carolina Antepara Benito.

Prokuradorea: Soledad Carranceja Diez.

Demandatua: Kocou Medessi Mitokpe.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-09-23an. Hona hemen epaitza:

475/2015 epaia, seme-alabentzako neurrietarako auziaren 649/2014 prozeduran emana, 2015eko irailaren 23an. Prozedura hori Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian bideratu da, honako hauen artean: batetik, demandatzaile gisa, Carol Imbabe Kuntz, Carranceja prokuradore duela; bestetik, demandatu gisa, Kocou Medessi Mitopke (auzi-ihesean eta ordezkari prozesalik gabe); Fiskaltzak ere parte hartu du. Epai horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, 20 eguneko epean.

Kocou Medessi Mitokpe demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 23a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala