Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

206. zk., 2015eko urriaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4563

41/2015 EBAZPENA, urriaren 16koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinen bidez argitaratzen baita Gobernu Kontseiluaren erabakiaren hirugarren puntua. Horren bidez onartzen dira langile funtzionarioen sektore-mahaiaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko langileen sektore-mahaiaren aurreakordioa, zeinen bidez arautzen baitira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoko langileen alderdi espezifikoak.

2015eko urriaren 13an egindako bileran, Gobernu Kontseiluak onartu zuen langile funtzionarioen sektore-mahaiaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko langileen sektore-mahaiaren aurreakordioa, zeinen bidez arautzen baitira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoko langileen alderdi espezifikoak; bada, horren bosgarren atala bete dadin, honako hau,

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea langile funtzionarioen sektore-mahaiaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko langileen sektore-mahaiaren aurreakordioa, zeinen bidez arautzen baitira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoko langileen alderdi espezifikoak. Eranskinean jasotzen dena.

«Hirugarrena.– Onartzea Gobernu Kontseiluaren 2006ko maiatzaren 30eko Erabakiari xedapen iragankor bat gehitzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta haren erakunde autonomoetan aldi baterako zerbitzuak emateko langileak hautatzeari buruzkoa. Honako hau da:

Bigarren Xedapen Iragankorra.– Salbuespenak pertsonal-hautaketan.

Pertsonal-hautaketan honako erabaki hau aplikatzearen ondoriozko salbuespenak, Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen sektore-mahaiak 2015eko irailaren 30ean Lanbide erakunde autonomoko langileen gainean hartutako erabakiaren ondorio direnak.

1.– Lanbiden berriki sortutako lanpostu hutsak aldi baterako betetzeko, 2015eko irailaren 30eko erabakian ezarritako prozesuari jarraituz, erabakia hartu den egunean Lanbiden diharduten programako bitarteko langileak baliatuko dira. Lan-poltsako ordenari jarraituz egingo dira lan-eskaintzak.

2.– Aurreko atala aplikatzeko, 2015eko irailaren 30aren aurreko hamabi hilabeteetan modu jarraituan Lanbiden lan egin duten langileei bakarrik egingo zaizkie lan-eskaintzak.

3.– Lan-orientatzailearen poltsan dauden Lanbideko langileak aukeratu ahal izango dira enplegu- eta prestakuntza-teknikariaren lanpostuak betetzeko, 2015eko irailaren 30eko erabakian ezarritako baldintzen arabera».

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 16a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

SANTIAGO LARRAZABAL BASAÑEZ.


Azterketa dokumentala