Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

205. zk., 2015eko urriaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
4560

IRAGARKIA, Pasaiako Udalak lehorretik itsasora isurketak egiteko aurkeztu duen baimen-eskariaren espedientea jendaurrean jartzeko dena.

Espedientearen kodea: VTM-G-2015-0003.

Eskatzailea: Pasaiako Udala. Jarduera: higiene-zerbitzuak eta kantina.

Jardueraren kokapena: Alabortza Senaia.

Ingurune hartzailea: Oiartzun errekaren Estuarioa (Pasaiako Bokalea).

Isurketa gunea:

Utm koordenatuak: X = 587.271; Y = 4.798.299.

Isurketa mota eta bolumena: Kantina baten erabilera sanitarioko ura eta erabilera publikoko komun bateko ura, gehienez eguneko 2,5 m3 emariarekin eta 15 biztanleen karga baliokidearekin.

Hori guztia orok jakin dezan ematen da argitara, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, hala ezartzen baitu abuztuaren 29ko 196/1997 Dekretuaren (irailaren 23kko EHAA) 16.3 artikuluak, eskatutako isurketa-baimenak kalteak eragiten dizkiela irizten diotenek erreklamazioak aurkez ditzaten, Uraren Euskal Agentziako Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoan (Infanta Kristina 11- Begoña Etxea). Han, espedientea agerian izango da nahi duenak azter dezan.

Donostia, 2015eko irailaren 22a.

Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoko Burua,

JON ANDER ARRIETA BERASARTE.


Azterketa dokumentala