Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

205. zk., 2015eko urriaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
4559

IRAGARKIA, zeinen bidez Aitor Urdangarin Unzuetari (Arte-Galeria) jakinarazten baitzaio Kontsumobideko zuzendariaren 2015eko urriaren 1eko Ebazpena, sozietate horren aurka hasitako zehapen-espedientea ebazten duena.

Aitor Urdangarin Unzuetari (Arte-Galeria) jakinarazpen hori ohiko moduan egiterik ez dugu izan, hainbat saio egin dugun arren bere azken helbidean –Florida kalea 23, behea, 01004 Gasteiz–. Hori dela-eta argitaratzen da iragarki hau.

Espedientearen deskribapen laburra:

(Ikus .PDF)

Halaber, jakinarazten zaio honela ordaindu beharko duela zehapena:

– Jakinarazpena hilaren 1etik 15era bitartean egin denean, egun horretatik hurrengo hilaren 5era bitartean, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.

– Jakinarazpena hilaren 16tik hilaren azken egunera bitartean egin denean, jakinarazpenaren egunetik hurrengo hilaren 20ra bitartean, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzeko dagoen hilabeteko epea orokorrean ezarritako epea baino beranduago amaitzen bada, ordaintzeko eguna errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunean amaituko da, betiere, errekurtsoa aurkezten ez bada; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren Dirubilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluak 1., 3. eta 4. paragrafoetan dioenaren arabera egingo da.

Ordaintzerakoan, izena (Aitor Urdangarin Unzueta, Arte-Galeria), espediente-zenbakia (01A001-01-2015) eta Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuari dagokiola adierazi beharko dira, eta BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) kontu honetan sartu behar da dirua: 0182 5685 07 0000226271 (Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontu nagusia).

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan ezarritakoa betetzeko (lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen).

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 20a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

XABIER LEGARRETA GABILONDO.


Azterketa dokumentala