205. zk., 2015eko urriaren 28a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (230 KB - 3 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4555
IRAGARKIA, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarena, «Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eraikinetarako gas naturalaren hornidura» kontratatzeko dena. (Espedientea: LAN/S-02/2016).
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari atxikitako erakunde autonomoa. Zerbitzu Zentralak, Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu zentralak.
c) Espediente-zenbakia: LAN/S-02/2016.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Xedea: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.
b) Loteak eta kopurua: ez.
c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
d) Gauzatzeko epea: 2016ko urtarrilaren 1etik (edo kontratua formalizatzen den egunaren biharamunetik hasita, egun hori 2015eko abenduaren 31 baino geroagokoa bada) 2016ko abenduaren 31ra arte.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: balioespen-irizpide bakarra. Eskaintza ekonomikoa: 100 puntu.
4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua:
Zenbateko garbia: ehun eta hogeita zortzi mila eta laurogeita hemeretzi euro eta hamazazpi zentimo (128.099,17) + BEZari dagozkion hogeita sei mila eta bederatziehun euro eta laurogeita hiru zentimo (26.900,83). Guztira: ehun eta berrogeita hamabost mila euro (155.000), BEZa barne.
5.– Klausula gehigarriak: kontratua aldatu egin ahal izango da, hauen ondorioz: zenbatetsitako kontsumoak handitzea; Administrazioaren benetako beharrak handitzea; edo zerbitzu-ematean sartzea Intxaurrondoko Enplegu Bulegoa (Donostia), Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza (Bilbao) eta Lasarteko Enplegu Bulegoa. Hori guztia kontratuaren zenbatekoaren % 50eko gehieneko mugarekin.
5.– Behin-behineko bermea: ez da eskatzen.
6.– Agiriak eta argibideak lortzeko.
a) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu zentralak.
b) Helbidea: Jose Atxotegi 1, 2. solairua.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz - 01009.
d) Telefonoa: 945 18 14 03.
e) Helbide elektronikoa: administra.licitaciones@lanbide.net
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2015eko azaroaren 16a.
7.– Kontratistaren berariazko betekizunak.
a) Sailkapena: ez.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun tekniko eta profesionala: pleguetan ageri dira.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko azaroaren 16ko 11:00ak arte.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: bi gutun-azal aurkeztu beharko dira («A» eta «B»), lehiaketa hau arautzen duten administrazio-klausula zehatzen pleguan eta oinarri teknikoetan jasotako dokumentuak dituztela.
c) Aurkezteko lekua:
1) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu zentralak.
2) Helbidea: Jose Atxotegi 1, 2. solairua.
3) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz - 01009.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi (2) hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.
e) Aldaerak: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea (non eta ez den atzeratzen Herri Administrazioen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorraren 80.4 artikuluan xedatutakoa aplikatzeagatik).
Eskaintza ekonomikoak irekitzea:
1) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu Zentralak.
2) Helbidea: Jose Atxotegi kalea, 1 (Badaia aretoa).
3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01009.
4) Eguna: 2015eko azaroaren 24a.
5) Ordua: 11:00.
10.– Bestelako argibideak: pleguetan ageri direnak.
11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.
12.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Egunkari Ofizialera: ez dagokio.
13.– Hala badagokio, kontratatzailearen profilaren interneteko helbidea eta deialdiari buruzko argibideak edo pleguak lortzeko atari informatikoa edo web-orria: www.lanbide.net
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 16a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.