205. zk., 2015eko urriaren 28a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (183 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4554
EDIKTUA, dibortzioari buruz bideratutako 308/2014 prozeduraren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 308/2014 adostasunik gabeko dibortzioa.
Demandatzailea: Juana Serda Molano.
Prokuradorea: Marta Paul Nuñez.
Demandatua: Marcelino Barquilla Martin.
Prokuradorea.
Judizio horretan ebazpena eman da, eta honela dio hitzez hitz:
517/2015 epaia, 2015-10-01ekoa, DVC 308/2014 prozeduran emana. Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian bideratu da prozedura hori, Juana Serda Molano-k eskatuta, Marcelino Barquilla Martin-en aurka.
Marcelino Barquilla Martin demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 1a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.