205. zk., 2015eko urriaren 28a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (173 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4553
EDIKTUA, 463/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Donostiako Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 463/2015 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Kutxabank Aseguradora, S.A.
Abokatua.
Prokuradorea: Saioa Etxabe Azkue.
Demandatua: Younes El Metri.
Gaia.
Judizio horretan, epaia eman da 2015-10-09an. Hona hemen epaitza:
EPAITZA
Osorik baietsi dut Mendavia prokuradoreak Kutxabank Aseguradora, S.A. sozietatearen ordez Etxabe prokuradoreak aurkeztu duen demanda, Younes El Metri jaunaren aurkakoa. Beraz, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera: 768,71 euro gehi demanda aurkeztu zenetik sortutako berandutza-interesak, ebazpen hau eman den egunetik bi puntu gehituta. Prozeduran sortutako kostuak demandatuari ezartzen dizkiot.
Ebazpen honen aurka ez dago inongo errekurtsorik jartzerik.
Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Younes El Metri demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Donostia, 2015eko urriaren 9a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.