205. zk., 2015eko urriaren 28a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (204 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
AMURRIOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4549
EDIKTUA, zenbait finka inmatrikulatzeko bideratutako 139/2015 jabari-espedientearen ondoriozkoa.
Nik, Leire Echevarria Zugazagak, Amurrioko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko idazkari judizial naizen aldetik, honako hau
Jakinarazten dut: epaitegi honetan, jabaria inmatrikulatzeko 139/2015 prozedura bideratu da, Centro de Innovación en Política Social Gizalab Fundazioak eskatuta, honako finka hau inmatrikulatzeko jabari-espedienteari buruz:
– Landa-finka, Rechi inguruan dago, Aiara udalerrian; hona hemen katastroko datuak:
Katastroko erreferentzia: 3. poligonoa, 1447. partzela.
Partzelaren azalera: 3.827,60 m2.
Egun honetako probidentzian erabakitakoarekin bat etorriz, ediktu honen bidez dei egiten zaie eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsonei –ez baitakigu nor diren–, hain justu ere, espedientean agertzeko aukera izan dezaten, bere eskubideen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko; horretarako, ediktu hau argitaratu eta hurrengo hamar eguneko epean agertu beharko dute.
Amurrio (Araba), 2015eko irailaren 28a.
IDAZKARIA.