205. zk., 2015eko urriaren 28a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (242 KB - 5 orri.)
- EPUB (422 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4545
EBAZPENA, 2015eko urriaren 21ekoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinen bidez 2015eko urriaren 8ko Ebazpenean egindako hutsa zuzentzen baita. Ebazpen horren bidez, erakunde honek antolatutako ikastaroen balioztapenaren berri ematen da, estatu-mailako gaitasuna duten toki-administrazioko funtzionarioen lehiaketen baremo orokorrean sartzeko.
Ebazpen horretan, akats bat atzeman da, ikastaroen zerrendan ekintza gehiago baitaude balioztapena egiteko.
Horregatik,
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2015eko urriaren 8ko Ebazpenean egindako hutsa zuzentzea.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 21a.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.