205. zk., 2015eko urriaren 28a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (186 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
SEGURTASUN SAILA
4541
IRAGARKIA, honako honi buruzkoa: Ebazpena 2015eko urriaren 20koa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez iragartzen den zein egunetan argitaratu den Segurtasun Sailaren Gurenet atarian 2015eko urriaren 20ko Ebazpena, 2015eko martxoaren 27ko Ebazpenaren lehenengo oinarriaren 4.a) atalaren 2. paragrafoan eta b) atalean jasotakoa betearazten duena. Ebazpen horretan merezimendu orokorren lehiaketa sistemaren bitartez hornitu beharreko Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko deialdia egin zen (C109).
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2015eko martxoaren 27ko Ebazpenak Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak, merezimendu lehiaketa orokorraren sistemaren bidez (C109) hornitu beharrekoak, betetzeko deialdia onartu eta argitaratu zuen; bada, hirugarren atalean ezarritakoarekin bat etorrita, eta Segurtasun Sailaren egitura organikoari eta funtzionalari buruzko apirilaren 9ko 194/2013 Dekretuak ematen dituen eskumenak baliatuta, hauxe
EBAZTEN DUT:
Jakitera ematea 2015eko urriaren 20an argitaratu egin dela Segurtasun Sailaren Gurenet atarian 2015eko urriaren 20ko Ebazpena, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, 2015eko martxoaren 27ko Ebazpenaren lehenengo oinarriaren 4.a) atalaren 2. paragrafoan eta b) atalean jasotakoa betearazten duena. Ebazpen horretan merezimendu orokorren lehiaketa sistemaren bitartez hornitu beharreko Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko deialdia egin zen (C109).
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 20a.
Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordea,
JOSEBA IÑAKI GURTUBAI ARTETXE.