Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2015eko urriaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
4494

IRAGARKIA, Euskadiko Kirol Portuak, S.A. enpresak Getariako Kirol Portuan (Gipuzkoa) lehorretik itsasora isurketak egiteko aurkeztu duen baimen-eskariaren espedientea jendaurrean jartzeko dena.

Espedientearen kodea: VTM-G-2015-0002.

Eskatzailea: Euskadiko Kirol Portuak, S.A.

Jarduera: itsasontzien mantentzea.

Jardueraren kokapena: Hegoaldeko Kaia – Getariako Kirol Portua (Gipuzkoa).

Ingurune hartzailea: Getariako Portua.

Isurketa gunea:

UTM koordenatuak: X = 564.788, Y= 4.794.859.

Isurketa mota eta bolumena: itsasontzien mantentze-lanetako eremutik kutsadura herrestan eraman ditzaketen euri-urak, hidrokarburo-bereizgailutik pasa ondoren (urtean 1.774 m3).

Hori guztia orok jakin dezan ematen da argitara, hogei (20) eguneko epean, iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, hala ezartzen baitu abuztuaren 29ko 196/1997 Dekretuaren (irailaren 23ko EHAA) 16.3 artikuluak, eskatutako isurketa-baimenak kalteak eragiten dizkiela irizten diotenek erreklamazioak aurkez ditzaten, Uraren Euskal Agentziako Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulego honetan (Infanta Kristina 11- Begoña Etxea). Han, espedientea agerian izango da nahi duenak azter dezan.

Donostia, 2015eko irailaren 22a.

Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoko burua,

JON ANDER ARRIETA BERASARTE.


Azterketa dokumentala