202. zk., 2015eko urriaren 23a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (181 KB - 1 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
4492
IRAGARKIA, Euskadiko Kirol Portuak, S.A. enpresak Donostiako Kirol Portuan (Gipuzkoa) lehorretik itsasora isurketak egiteko aurkeztu duen baimen-eskariaren espedientea jendaurrean jartzeko dena.
Espedientearen Kodea: VTM-G-2014-0005.
Eskatzailea: Euskadiko Kirol Portuak, S.A.
Jarduera: itsasontzien mantentzea.
Jardueraren kokapena: Lastako Kaia-Donostiako Kirol Portua (Gipuzkoa).
Ingurune hartzailea: Donostiako Portua.
Isurketa gunea 1:
UTM koordenatuak: X = 581.955; Y= 4.797.137
Isurketa mota eta bolumena: Itsasontzien mantentze-lanetako eremutik kutsadura herrestan eraman ditzaketen euri-urak, hidrokarburo-bereizgailutik pasa ondoren (urtean 2.105 m3).
Isurketa gunea 2:
UTM koordenatuak: X = 581.945; Y= 4.797.166
Isurketa gunea 3:
UTM koordenatuak: X = 582.117; Y= 4.797.080
Isurketa mota eta bolumena: Erabilera higienikoko hondakin ura, aurretik putzu septiko batean tratatua (urtean 95 m3).
Hori guztia orok jakin dezan ematen da hau argitara, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, hala ezartzen baitu abuztuaren 29ko 196/1997 Dekretuaren (irailaren 23ko EHAA) 16.3 artikuluak, eskatutako isurketa-baimenak kalteak eragiten dizkiela irizten diotenek erreklamazioak aurkez ditzaten, Uraren Euskal Agentziako Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoan (Infanta Kristina 11 – Begoña Etxea). Han, espedientea agerian izango da nahi duenak azter dezan.
Donostia, 2015eko irailaren 22a.
Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoko burua,
JON ANDER ARRIETA BERASARTE.