Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2015eko urriaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4491

IRAGARKIA, administrazioarekiko 195/2015 auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Hirugarren interesdun orori hau jakinarazten zaio: Administrazioarekiko Auzien Vitoria-Gasteizko 2. Epaitegiko Administrazioarekiko Auzien ZULUPean, Endika Soto Alustiza jaunak administrazioarekiko auzi-errekurtso bat aurkeztu du, zehazki, 195/2015 prozedura laburtuaren izapideen ondoriozkoa, 2015eko apirilaren 22ko Administrazio Kontseiluko Erabakiaren kontra, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak irailaren 15ean emandako 1092/2014 Ebazpenaren aurkako gorako errekurtsoa ezesten duenaren kontra. Izan ere, ebazpen horren bitartez, Erizaintzaren kategorian txanda irekian hautatutako izangaien behin betiko zerrenda eta destinoen esleipena argitaratu ziren (2011ko EPE).

(Ikus .PDF)

Ondorioz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea dutela, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 15a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala