202. zk., 2015eko urriaren 23a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (194 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4490
IRAGARKIA, administrazioarekiko 214/2015 auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) hirugarren interesdunak epatzeko dena.
Hirugarren interesdun orori hau jakinarazten zaio: Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegiko Administrazioarekiko Auzien ZULUPen, Susana Aransay Ortego andreak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du, zehazki 214/2015 prozedura laburtuaren izapideen ondoriozkoa, Administrazio Kontseiluaren 2015eko apirilaren 22ko Erabakiaren aurka. Erabaki horren bidez, ezesten da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak uztailaren 29an emandako 924/2014 Ebazpenaren aurkako gorako errekurtsoa. Izan ere, ebazpen horren bitartez, Administrariaren kategorian txanda irekian hautatutako izangaien behin betiko zerrenda eta destinoen esleipena argitaratu ziren (2011ko EPE).
(Ikus .PDF)
Ondorioz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea dutela, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 1a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.