202. zk., 2015eko urriaren 23a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (217 KB - 2 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
EUSKAL TRENBIDE SAREA
4484
IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, Zuatzuko geltokiko nasa bakoitiaren zaharberritze-lanei buruzko lizitazioaren esleipena jakinarazteko dena.
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.
c) Telefonoa: 94 657 26 00.
d) Faxa: 94 657 26 01.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu mota: obrak.
b) Xedearen deskribapena: Zuatzuko geltokiko nasa bakoitiaren zaharberritze-lanak.
c) Buletin edo Aldizkari Ofiziala eta lizitazio iragarkia argitaratu zen eguna: 2015eko uztailaren 24ko Bizkaiko Aldizkari Ofiziala, 139. zk.
d) Loteak: ez.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: eskaintza ekonomiko hoberena, esleipen-irizpide hauen arabera: Irizpide objektiboak; proposamen ekonomikoaren zenbatekoa (balorazioa 0 eta 40 puntu artean) eta lanak egiteko epea (balorazioa 0 eta 20 puntu artean). Irizpide subjektiboak; eskaintza teknikoaren kalitatea (balorazioa 0 eta 30 puntu artean) eta proposamen hobekuntzak (balorazioa 0 eta 10 puntu artean). Ikus irizpide horien garapena eta deskribapena lizitazioaren oinarrizko pleguetan.
4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: ehun eta hirurogei mila (160.000,00) euro, BEZa kanpo.
5.– Esleipena.
a) Data: 2015eko urriaren 8a.
b) Esleipenduna: Construcciones Zamakoa, S.A.
c) Nazionalitatea: espainiarra.
d) Esleipenaren zenbatekoa: ehun eta hogeita zazpi mila bederatziehun eta laurogeita zortzi euro eta hogeita hamalau zentimo (127.988,34), BEZa kanpo.
e) Egiteko/entregatzeko epea: lau (4) aste.
Bilbao, 2015eko urriaren 19a.
Idazkari nagusia,
AINHOA ELOLA ARANBURU.