202. zk., 2015eko urriaren 23a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (185 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
SEGURTASUN SAILA
4481
IRAGARKIA, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiarako bide-prestakuntzako irakaslearen ikastaroaren fase presentziala emateko zerbitzuen administrazio-kontratua formalizatu egin dela jakinarazteko dena (Espedientea: 028/15).
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Kontratazio eta Aurrekontu Atala.
c) Espediente-zenbakia: 028/15.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Xedea: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.
b) Loteak eta kopurua: ez.
c) Gauzatzeko lekua: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren egoitza.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era:
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: aurretiaz publizitaterik egin gabe negoziatua.
c) Esleitzeko era: prezioa da lizitazioko balioespen-irizpide bakarra.
4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua:
Zenbatekoa, guztira: berrogeita sei mila (46.000,00) euro, % 21eko BEZa barne.
5.– Esleipena. 2015eko irailaren 22an.
6.– Formalizazioa: 2015eko irailaren 30ean.
7.– Kontratista: Autoescuela Mikel, S.L.
8.– Esleipenaren zenbatekoa: gehieneko zenbatekoa: berrogeita sei mila (46.000,00) euro.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 14a.
Kontratazio mahaiko lehendakaria,
FAUSTINO RANEDO GÓMEZ.