Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2015eko urriaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4479

EDIKTUA, 82/2015 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Merkataritzako 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 82/2015 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Astro Europa, S.L.

Abokatua: Fernando Polo Martinez.

Prokuradorea: Idoia Gutiérrez Lopez.

Demandatua: Ziaoyun Zhang, Haiyan Lin y Imporyan, S.L.

Gaia: judizio arrunta.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-07-10ean. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut ebazpen honen idazpuruan aipatzen den demanda, eta, beraz, demandatua kondenatzen dut demandatzaileari honako zenbateko hauek modu solidarioan ordaintzera: 14.614,77 euro gehi 3/2004 Legearen araberako legezko interesak. Prozesuko kostuak ere demandatuari ezartzen dizkiot.

Jakinaraz bekie epaia alderdiei, eta adierazi epai horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela, 5 eguneko epean. Egin bedi horren lekukotza autoei gehitzeko eta gorde bedi jatorrizkoa dagokion epaien agiri-sortan.

Horrela agindu eta izenpetzen dut.

Ziaoyun Zhang, Haiyan Lin y Imporyan SL demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, hogei egun balioduneko epean.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2015eko urriaren 2a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala