202. zk., 2015eko urriaren 23a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (226 KB - 2 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4475
AGINDUA, 2015eko urriaren 1ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) CPES Ceinmark BHIP Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.
Bilboko CPES Ceinmark BHIP Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, non baimena eskatzen duen Lanbide Heziketako beste heziketa-ziklo bat irakasteko eta aurretik baimendutako Lanbide Heziketako heziketa-ziklo bat kentzeko.
Espediente hori prozedura ezarriaren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten nahitaezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE); apirilaren 16ko 450/2010 Errege Dekretua, Plataforma anitzeko aplikazioak garatzeko goi-mailako teknikariaren titulua ezarri eta dagozkion gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (maiatzaren 20ko BOE); urriaren 7ko 207/2011 Dekretua, Plataforma anitzeko aplikazioak garatzeko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena (urriaren 26ko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– 2015-2016ko ikasturtetik aurrera jarraian zehazten den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da:
Kode zenbakia: 48009751
Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua
Izen espezifikoa: Ceinmark
Titularra: Bilsan SL
Helbidea: Iturribide 20-22
Udalerria: Bilbao
Lurralde historikoa: Bizkaia
Baimena:
– «Plataforma anitzeko aplikazioak garatzea» goi-mailako heziketa-zikloa ematea. Edukiera: ziklo 1.
– «Sareko informatika-sistemen administrazioa» goi-mailako heziketa-zikloa kentzea.
Ikastetxearen osaera:
● Lanbide Heziketa:
○ Lanbide-arloa: Eraikuntza eta obra zibila:
– «Eraikuntza-proiektuak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
– «Obra zibileko proiektuak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Lanbide-arloa: Ostalaritza eta turismoa:
– «Turismo-gidaritza, -informazioa eta -laguntza» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak:
– «Plataforma anitzeko aplikazioak garatzea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
– «Web aplikazioen garapena» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dauden legeak bete beharko ditu, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.
3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dakar berekin, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 1a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.