202. zk., 2015eko urriaren 23a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (206 KB - 2 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4474
AGINDUA, 2015eko irailaren 28koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Donostiako CPES Ceinpro BHIP Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.
Donostiako CPES Ceinpro BHIP Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinean ikastetxearen baimena aldatzeko eskatu baitu Lanbide Heziketako heziketa-ziklo baten edukiera handitzeko eta beste heziketa-ziklo baten edukiera gutxitzeko; ziklo bi horiek aurretik baimenduta ditu.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE); azaroaren 4ko 1583/2011 Errege Dekretua, 3D animazioetako, jokoetako eta multimedia elkarreragileetako goi-mailako teknikariaren titulua ezarri eta dagozkion gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (abenduaren 15eko BOE); ekainaren 18ko 365/2013 Dekretua, 3D Animazioetako, Jokoetako eta Ingurune Elkarreragileetako goi-mailako teknikari-tituluaren curriculuma ezartzen duena (abuztuaren 28ko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– 2015-2016ko ikasturtetik aurrera, jarraian zehazten den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da:
Kode zenbakia: 20007539
Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua
Izen espezifikoa: Ceinpro
Titularra: Centro Informático Profesional Ceinpro, S.L.
Helbidea: Heriz pasealekua 95
Udalerria: Donostia
Lurralde historikoa: Gipuzkoa.
Baimena:
– «3D animazioak, jokoak eta multimedia elkarreragileak» goi-mailako heziketa-ziklo bat gehitzea. Edukiera: 20 ikaspostu. Txanda: arratsaldekoa.
– «Argitalpen inprimatuen eta multimedia argitalpenen diseinua eta edizioa» goi-mailako heziketa-ziklo bat kentzea.
Ikastetxearen osaera:
– Lanbide Heziketa:
● Familia: Administrazioa eta kudeaketa:
○ «Administrazioa eta finantzak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Familia: Arte grafikoak:
○ «Aurreinprimaketa digitala» erdi-mailako zikloa. Edukiera: 3 ziklo.
○ «Argitalpen inprimatuen eta multimedia argitalpenen diseinua eta edizioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
● Familia: Irudia eta soinua.
○ «3D animazioak, jokoak eta multimedia elkarreragileak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo (bat goizeko txandarako eta bestea arratsaldeko txandarako).
● Familia: Instalatze- eta mantentze-lanak:
○ «Lanbide-arriskuen prebentzioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Familia: Gizarte, kultura eta komunitateko zerbitzuak:
○ «Haur-hezkuntza» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ «Gizarteratzea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dauden legeak bete beharko ditu, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.
3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dakar berekin, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 28a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.