202. zk., 2015eko urriaren 23a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (212 KB - 2 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4465
EBAZPENA, 2015eko urriaren 14koa, Justizia Administrazioko zuzendariarena, Herri Administrazio eta Justizia Saileko Justizia Administrazioko Zuzendaritzan Autonomia Erkidegoko peritu koordinatzailearen lanpostua (3435 kodea, 1. dotazioa) izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa ebazteko dena.
2015eko irailaren 9ko Ebazpenaren bidez (2015eko irailaren 29ko EHAA), honako lanpostu hau izendapen askeko prozeduraren bidez betetzeko deialdia iragarri zen: Autonomia Erkidegoko peritu koordinatzailearen lanpostua (3435 kodea, 1. dotazioa), Herri Administrazio eta Justizia Saileko Justizia Administrazioko Zuzendaritzan. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako lan-kontratu finkoko langileen artean bete beharrekoa da lanpostu hori.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legean ezarritakoaren arabera, prozedura behar bezala bideratu dela eta izangaiek deialdiko baldintzak eta zehaztasunak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Izendapen askeko deialdia ebaztea, eta deialdiko lanpostua eranskinean adierazten den lan-kontratu finkoko langileari esleitzea.
Bigarrena.– EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean jabetuko da langilea destino berriaz.
Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari.
Gora jotzeko errekurtsoa ezarri zenetik hiru hilabete igaro badira, eta ebazpenik eman ez bada, ezetsi egin dela ulertuko da, eta administrazioarekiko auzietako bidea zabalik geratuko da.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 15a.
Justizia Administrazioko zuzendaria,
JON ARTURO URIARTE UNZALU.
ERANSKINA
Deitutako lanpostua:
– Izena: Autonomia Erkidegoko peritu koordinatzailea.
– Kodea: 3435.
– Dotazioa: 1.
– Esleipenduna: M.ª Montserrat Fernández Allande.