197. zk., 2015eko urriaren 16a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (178 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4367
EDIKTUA, familia-zuzenbideari buruzko 145/2015 prozeduraren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 145/2015, adostasunik gabeko dibortzioa.
Alderdi demandatzailea: Lida Janeth Bueno Casanova.
Alderdi demandatua: Gustavo Adolfo Quintero Bohorquez.
Auzigaia: adostasunik gabeko dibortzioa.
Judizio horretan, ebazpen hau eman da:
509/2015 epaia eman da adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 1025/14 prozeduran. Lida Janeth Bueno Casanova demandatzailearen eta Gustavo Adolfo Quintero Bohorquez demandatuaren artean bideratu da prozedura hori, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian.
Gustavo Adolfo Quintero Bohorquez demandatuaren egungo helbidea edo bizitokia ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, 20 egun balioduneko epean.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 29a.
IDAZKARI JUDIZIALA.