192. zk., 2015eko urriaren 8a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (205 KB - 1 orri.)
- EPUB (207 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4267
IRAGARKIA, Honen bidez, hainbat zehapen-espedientetan, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariak emandako erabakiak jakinarazten dira, Itsas arrantzari buruzko martxoaren 13ko 6/1998 Legean xedatutakoa hausteari dagozkionak.
Ebazpen horiek jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5. eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko. Ebazpen horiek ez dute amaitzen administrazio-bidea, eta, euren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Ebazpen horien jakinarazpena hilaren 1etik 15era egiten bada, jakinarazpen-egunean hasi eta hurrengo hilaren 5ean amaituko da ordaintzeko epea; azken hori jaieguna izanez gero, hurrengo egun baliodunean. Aitzitik, jakinarazpena hilaren 16tik hilaren azken egunera bitartean egiten bada, jakinarazpen-egunean hasi eta hurrengo hilaren 20an amaituko da epea; azken hori jaieguna izanez gero, hurrengo egun baliodunean.
Diru-sarrera egiten denean, titularraren izena, zehapen-espedientearen zenbakia eta «arrantza-zehapena» kontzeptua adierazi beharko dira, banketxe honetan eta kontu-korronte honetan:
Banco Bilbao Vizcaya Argentaria
Eusko Jaurlaritzaren Diruzaintza Nagusia
Kontu-zenbakia: 01825685070000226271
Zehapena, borondatezko epean ordaintzen ez bada, premiamendu bidez ordainaraziko da interesdunaren ondaretik, hala xedatzen baita azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 97.1 artikuluan.
(Ikus .PDF)
Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 28a.
Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,
LEANDRO AZCUE MUGICA.