192. zk., 2015eko urriaren 8a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (232 KB - 3 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4265
IRAGARKIA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuarena, lizitazio-prozedura irekiari dagokiona, ondoko espedienteari buruzkoa: «Barrualde-Galdakao ESIko Galdakao-Usansolo Ospitaleko ikuztegian arroparen higiene- eta desinfekzio- sistema bat ezartzea, ingurumena errespetatzen duena».
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua, Osasun eta Kontsumo Sailari atxikitako Ente Publikoa, Barrualde-Galdakao ESI, Labeaga auzoa z/g, 48960 Galdakao (Bizkaia).
b) Espedientea izapidetzen duen zerbitzua: Barrualde-Galdakao ESI. Kontratazio Zerbitzua.
c) Espediente zenbakia: G/121/20/1/1159/O631/0000/092015.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu-mota: hornidurak.
b) Xedearen deskribapena: Barrualde-Galdakao ESIko Galdakao-Usansolo Ospitaleko ikuztegian arroparen higiene- eta desinfekzio- sistema bat ezartzea, ingurumena errespetatzen duena.
c) Loteka eta kopuruka banatzea: bai, 1.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: 56.538,00 euro (BEZa kanpo). Kontratuaren balio zenbatetsia: 124.383,60 euro (BEZa kanpo).
5.– Behin-behineko bermea: ez da behar.
6.– Agiriak eta argibideak: Barrualde-Galdakao ESI. Labeaga auzoa, z/g 48960 Galdakao (Bizkaia).
7.– Kontratistaren berariazko eskakizunak.
a) Sailkapena: ez da behar.
b) Bestelako kaudimen ekonomiko eta finantzarioak eta kaudimen tekniko eta profesionalak: ikus oinarriak.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko urriaren 28a, 12:00etan.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan eskatzen direnak.
c) Aurkezteko lekua: ikus 1.a puntua.
d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 (bi) hilabetez, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik aurrera.
e) Aldaerak onartzea: ez.
9.– Eskaintzak baloratzeko irizpideak, administrazio klausula berezien pleguko karatulan ezarritakoaren arabera:
a) Formuletan oinarritutako irizpideak:
– Deszikindutakoaren ebaluazioa: 7 puntu.
– Polimerizazio-maila: 7 puntu.
– Zuriaren maila: 7 puntu.
– Uraren kontsumoa: 12.
– Elektrizitatearen kontsumoa: 12.
– Beroketarako den energiaren kontsumoa: 12.
– Prezio-irizpidea: 20.
Formuletan oinarritutako irizpideak guztira: 77 puntu.
b) Balio-judizioan oinarritutako irizpideak:
– Ingurumen-eragina murrizteko neurriak eta produktuak: 5 puntu.
– Dosifikazio-sistema: 5 puntu.
– Mantentze-plana: 5 puntu.
– Prestakuntza-plana: 4 puntu.
– Informazio-sistema: 4 puntu.
Balio-judizioan oinarritutako irizpideak guztira: 23 puntu.
Esleitzeko irizpideak guztira: 100 puntu.
10.– Eskaintzak irekitzea.
a) Eskaintzak irekitzea, balio-judizioa egiteari lotutako irizpideei dagokienez: entitatea: Barrualde-Galdakao ESI, Labeaga auzoa z/g, 46A, 48960 Galdakao (Bizkaia), 2015eko azaroaren 3an, 13:00etan.
b) Eskaintza ekonomikoa: entitatea: Barrualde-Galdakao ESI, Labeaga auzoa z/g, 46A 48960, Galdakao (Bizkaia), 2015eko azaroaren 27an, 13:00etan.
11.– Bestelako argibideak.
12.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu (456,95 euro).
13.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioa aurkitzeko edo pleguak jasotzeko atari informatikoa edo web-orria: www.osakidetza.euskadi.net
Galdakao, 2015eko irailaren 29a.
Presidente ordezkoa,
SABINO SARRIONAINDIA AZAOLA.