192. zk., 2015eko urriaren 8a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (177 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4262
EDIKTUA, 460/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian, 460/2015 hitzezko judizioa bideratu da, San Prudencio de Alimentación, S.L.k eskatuta, Manuel Alcarazo Tarragaren aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:
Ikusi ditut 460/2015 ahozko judizioaren autoak zenbateko bat erreklamatzeko epaitegi honetan bideratutakoak: «San Prudencio de Alimentación, S.L.»k merkataritza-sozietateak eskatuta bideratu dira, Jiménez letraduak lagunduta, auzi-ihesean den Manuel Alcarazo Tarragaren aurka. Eta epaitza hau ematen dut,
EPAITZA
Baietsi egiten dut diru-zenbateko bat erreklamatzeko hitzezko judizioko demanda, «San Prudencio de Alimentación, S.L.» merkataritza-sozietateak aurkeztua, Jiménez letraduak lagundurik, auzi-ihesean den Manuel Alcarazo Tarragaren aurkakoa, eta, ondorioz,
«San Prudencio de Alimentación, S.L.» merkataritza-sozietateari ondokoak pagatzera kondenatzen dut Manuel Alcarazo Tarraga jauna: 4.191,60 euro; eta zenbateko horren legezko interesa, 2015eko apirilaren 24tik ebazpen honen egunera artekoa; betiere, eragotzi gabe PZLko 576. artikuluan xedatutakoa, baldin eta epai hau betearaztea beharrezkoa bada.
Kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio. Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.
Eta Manuel Alcarazo Tarraga demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamabosteko irailaren hamazazpian.
IDAZKARIA.