192. zk., 2015eko urriaren 8a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (192 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4260
EDIKTUA, 276/2014 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 6 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 276/2014 hitzezko judizioa.
Alderdi demandatzailea: Mapfre Familiar, S.A.
Alderdi demandatua: Maria Rossana Cardoso Garcia.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Judizio horretan, epaia eman zen, 2015-01-13an, eta epaitzak honako hau dio:
EPAITZA
Osorik baiesten dut Martínez de Pancorbo prokuradoreak Mapfre Familiar SAren izenean aurkeztutako demanda, Rossana Cardoso Garcíaren aurkakoa. Hori dela eta, azken hori kondenatzen dut lehenengoari 1.330 euro ordaintzera, eta kopuru horrek interesak sortuko ditu, ebazpen honen bigarren oinarri juridikoan zehazten de legez; eta kostuak ere ordaindu beharko ditu.
Alderdiei jakinaraz bekie ebazpen hau; eta, halaber, adierazi bekie ebazpen horren aurka ezin daitekeela errekurtsorik aurkeztu (PZLaren 455.1 artikulua, Prozesuak bizkortzeko neurriei buruzko urriaren 10eko 37/2011 Legeak emandako idazketaren arabera).
Epai honen bitartez, idazkariak autoetan dagokion testigantza eman ostean, lehen auzialdian behin betiko epaitzen dut eta, horretarako, eman, agindu eta sinatzen dut. Epaia mota horretako liburuan jaso beharko da.
Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, guzti horren fede ematen dut Getxon, bi mila eta hamabosteko urtarrilaren hamahiruan.
Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.
Getxo (Bizkaia), 2015eko irailaren 3a.
IDAZKARI JUDIZIALA.