Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

192. zk., 2015eko urriaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4259

EDIKTUA, 529/2013 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 529/2013 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Jose Ramon Areitio Larrea eta Maria Teresa Gastaminza de Diego.

Abokatua: Jesus Manuel Espinosa de los Monteros Silva eta Jesus Manuel Espinosa de los Monteros Silva.

Prokuradorea: Iciar Arcocha Torres eta Iciar Arcocha Torres.

Demandatua: Maria Eguiluz Uribe eta Ernesto Badia Lopez.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-06-23an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut, partez, Arcocha Torres prokuradoreak, María Teresa Gastaminza de Diego andrearen eta José Ramón Aritio Larrea jaunaren izenean eta haien ordez, honako hauen aurka aurkeztutako demanda: Ernesto Badia López jaunaren aurka (auzi-ihesean deklaratua litis honetan ez agertzeagatik) eta María Eguiluz Uribe andrearen aurka (Legorburu Uriarte prokuradoreak ordezkatua). Hori dela eta, demandatu bakoitza kondenatzen dut auzi-jartzaileetako bakoitzari hamabi mila eta bostehun (12.500) euro ordaintzera (gehi ebazpen honen laugarren zuzenbideko oinarrian ezarritako interesak). Era berean, demandatu bakoitza kondenatzen dut auzi-jartzaile bakoitzari honako hau ordain diezaion: beste demandatuari kondenan ezarritako kopuruaren herena, demandatu hori kaudimengabea balitz. Halaber, ezetsi egiten ditut prozedura hau gidatzen duen idazkiko gainontzeko eskariak. Ez da litis honetan sortutako kostuei buruzko berariazko aipamenik egiten.

Ernesto Badia Lopez demandatuaren egungo bizilekua zein den ez dakigunez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2015eko irailaren 18a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala