192. zk., 2015eko urriaren 8a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (189 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
GERNIKA-LUMOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4258
EDIKTUA, 301/2014 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Gernikako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 301/2014 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Ignacio Zalabarria Irazabal – Aitor Amunategui Cenarruzabeitia, S.C.
Abokatua.
Prokuradorea: Miren Irune Gorroño Menchaca.
Demandatua: Estibaliz Gardoqui Ercilla.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Judizio horretan, epai eman zen, 2015-07-02an, eta epaitzak honako hau dio, hitzez hitz:
Osorik baiesten dut Miren Irune Gorroño Menchaca prokuradoreak Aitor Amunategui Cenarruzabeitia jaunaren eta Ignacio Zalabarria Irazabal jaunaren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, sozietate zibil baten interesen alde jardunez, zehazki Ignacio Zalabarria Irazabal – Aitor Amunategui Cenarruzabeitia sozietatearen alde, eta Estibaliz Gardoqui Ercilla andrearen aurka. Horrenbestez, azken hori kondenatzen dut zenbateko hauek ordaintzera: bi mila ehun eta hiru euro eta laurogei zentimo (2.103,80) eta zenbateko horren legezko interesa, judizioz kanpoko erreklamazioaren egunetik aurrerakoa, ehuneko bi puntu gehituta epai honen egunetik aurrera. Prozesuko kostuak ere demandatuari ezartzen dizkiot.
Estibaliz Gardoqui Ercilla demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago, epaitegi honetako bulego judizialean.
Gernika-Lumo (Bizkaia), 2015eko irailaren 1a.
IDAZKARI JUDIZIALA.