Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

192. zk., 2015eko urriaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4254

EBAZPENA, 2015eko irailaren 23koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, 2015-2017 epealdian EAEko industria sektoreko enpresetan euskara lan-hizkuntza izan dadin diru-laguntzak esleitzen dituena (EUSLAN deialdia).

2015eko uztailaren 30ean argitaratu zen EHAAn (143. zk., 3376. zk.) Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko uztailaren 28ko Agindua. Horren bidez EAEko industria sektoreko enpresetan euskara lan-hizkuntza izan dadin programa bat abian jartzeko, parte hartuko duten enpresak hautatzea eta gauzatzeko diru-laguntzak ematea arautzen da (EUSLAN deialdia). Aginduak finkatutakoari jarraituz eta, aldi berean, Balorazio-batzordeak eginiko proposamenak gogoan izanik, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Goian adierazitako aginduan finkatutako baldintzak bete dituzten entitateak diruz laguntzea (I. eranskina).

2. artikulua.– Interesdunei ebazpen honen berri ematea.

3. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea herritar orok jakin dezan.

4. artikulua.– Laguntza-eskatzaileren bat hartutako ebazpenarekin ados ez badago eta gora jotzeko errekurtsoa jarri nahi badu, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean, aukera izango du gorako errekurtsoa aurkezteko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 23a.

Hizkuntza Politikarako sailburuordea,

PATXI XABIER BAZTARRICA GALPARSORO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala