Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

192. zk., 2015eko urriaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4250

EBAZPENA, 2015eko abuztuaren 4koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoan basogintzako ugalketa-gai aukeratuak ekoizteko oinarrizko gaien zerrenda ezartzekoa.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2013ko urtarrilaren 8ko Ebazpenaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan basogintzako ugalketa-gai aukeratuak ekoizteko oinarrizko gaien zerrenda ezarri zen Basogintzako ugalketa-gaiak merkaturatzeari buruzko martxoaren 7ko 289/2003 Errege Dekretuaren babesean (irailaren 5eko 1220/2011 Errege Dekretuaren bidez aldatuak). Ebazpen horrek, aurretik emandako 1989ko urtarrilaren 21eko Agindua aldatu zuen.

Aipatutako errege-dekretuaren 2. artikuluan zehaztutakoaren arabera, autonomia-erkidegoetako organo eskudunei dagokie oinarrizko gaiak baimentzeko beharrezkoak diren eragiketak burutzea eta ekoizpena kontrolatzea, merkaturatzeari begira. 3. artikuluan zehaztutakoarekin bat, dagokion autonomia-erkidegoaren organo eskudunari dagokio basogintzako ugalketa-gai identifikatu, aukeratu, kualifikatu eta kontrolatuak ekoizteko oinarrizko gaiak baimentzea.

Horregatik guztiagatik, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde erkideek mintegiko hazien eta landareen arloan dituzten eskumenak kontuan hartuta eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta egitekoena finkatzen duen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretua ikusi eta gero, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Basogintzako ugalketa-gaiak ekoizteko, hainbat espezietako oinarrizko gai jakin batzuk onartzea, Euskal Herrian kokaturik dauden eta ebazpen honen eranskinean agertzen direnak, alegia.

Bigarrena.– Ebazpen honen bidez baimendutako oinarrizko gaiek Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2013ko urtarrilaren 8ko Ebazpenaren bidez onartutakoak ordezkatu dituzte.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta Ingurumeneko eta Landa eta Itsas Inguruneko Ministerioari jakinaraztea, martxoaren 7ko 289/2003 Errege Dekretuaren (irailaren 5eko 1220/2011 Errege Dekretuaren bidez aldatua) 2. eta 3. artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio-bidea amaitzen, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abuztuaren 4a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

IKERNE ZULUAGA ZAMALLOA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala