192. zk., 2015eko urriaren 8a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (206 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
GIPUZKOAKO BATZAR NAGUSIAK
4248
EBAZPENA, 2015eko irailaren 23koa, Gipuzkoako Batzar Nagusietako Lehendakaritzarena, honako arau hau baliozkotzeko erabakia argitaratzeko agintzen duena: 1/2015 Foru Dekretu Araua, ekainaren 30ekoa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko toki korporazioetako kideen ordainsarien gehieneko mugak zehaztekoa.
Barne Araudiko 130. artikuluan xedatutakoan oinarrituta, Gipuzkoako Batzar Nagusiek, gaurko bilkuran, erabaki dute baliozkotzea 1/2015 Foru Dekretu Araua, ekainaren 30ekoa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko toki korporazioetako kideen ordainsarien gehieneko mugak zehaztekoa, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2015eko uztailaren 1ean argitaratu zena (123. zenbakia).
Argitaratzeko agintzen da, guztiak jakinaren gainean egoteko.
Donostia, 2015eko irailaren 23a.
Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaria,
EIDER MENDOZA LARRAÑAGA.