Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

189. zk., 2015eko urriaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

VITORIA-GASTEIZKO UDALA
4199

IRAGARKIA, beste iragarki hau zuzentzeko: Iragarkia, Vitoria-Gasteiz Sarietarako deialdiari buruzkoa, haur eta gazte literaturaren alorrean euskarara egindako itzulpenik hoberenak saritzeko -2014ko lege-gordailua izanik.

Haur eta gazte literaturaren alorrean euskarara egindako itzulpenik hoberenak -2014ko lege-gordailua dutenak- saritzeko Vitoria-Gasteiz Sarietarako deialdiaren oinarriak argitaratzean hutsen bat egin denez -2015eko uztailaren 10eko ALHAO, 81. zk.-, zuzentzea erabaki zuen Tokiko Gobernu Batzarrak 2015eko irailaren 11n egindako ohiko bilkuran. Hauxe da egin beharreko zuzenketa:

Honela dio: 1. Helburua: c) Vitoria-Gasteizko udalerrian erroldatuta izan eta euskarara egindako itzulpenik hoberenen egileen lana saritu nahi da, literatura generoa edozein izanda ere.

Honela behar du: 1. Helburua: c) Euskarara egindako itzulpenik hoberenen egileen lana saritu nahi da, literatura generoa edozein izanda ere.

Hutsen zuzenketa ALHAOn eta EHAAn argitaratzea erabaki da, baita udalaren web-orrian ere. Argitalpen honen ondorioz, luzatu egingo da lanak aurkezteko epea. Hain zuzen ere, hilabeteko epea izango da, zuzenketa ALHAOn argitaratzen denetik. Aldi berean, luzatu egingo da, 2016ko otsailaren 26ra arte, Tokiko Gobernu Batzarrak sariak emateko epea.

Herritar oro jakinaren gainean egon dadin ematen da argitara.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 11.

Euskara Zerbitzuko zinegotzi ordezkaria,

IÑAKI PRUSILLA MUÑOZ.


Azterketa dokumentala