189. zk., 2015eko urriaren 5a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (191 KB - 1 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
4197
IRAGARKIA, zeinen bidez Conservas Goenaga, S.A. enpresari dei egiten zaion, zertarako eta, agerraldi bidez Uraren Euskal Agentziaren 2015eko apirilaren 14ko ebazpen proposamenaren berri emateko (ebazpen proposamen haren bidez, Uraren Kanonaren likidazioa jaulkitzen zaio Conservas Goenaga, S.A. enpresari).
Baimen, Emakida eta Isurketa Arloa - Uraren Euskal Agentzia.
Jakinarazten den egintza: Uraren Kanonaren egiaztapen mugatuko prozedurari hasiera ematen dion 2015eko apirilaren 14ko ebazpen proposamena. «Conservas Goenaga, S.A.» T-48-0284 emakida/baimenaren bidez legeztatutako ur-aprobetxamendu baten titular edo erabiltzaile zuzena da eta ebazpen proposamena hortik 2011 ekitaldian kontsumitutako edo erabilitako urari dagokio.
Uraren Euskal Agentziaren Jabari Publikoa Kudeatzeko Zuzendaritza saiatu zen aipatutako ebazpen proposamena jakinarazten, baina Administrazioari egotz ezin dakizkion arrazoiengatik alferrik izan zen. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 61. artikuluetan aurreikusitakoa betez.
Beraz, zitazioa egiten zaie Conservas Goenaga, S.A. enpresako legezko ordezkariei, Conservas Goenaga, S.A. enpresari dagokion Uraren Kanonaren likidazioa jaulkitzea proposatzen duen Uraren Euskal Agentziaren 2015eko apirilaren 14ko ebazpen proposamena jakinaraz dakion, Uraren Euskal Agentziaren Jabari Publikoa Kudeatzeko Zuzendaritzan (Orio kalea, 1-3 01010 Vitoria-Gasteiz, Araba) agerraldia egin behar du-eta; horretarako, hamar egun balioduneko epea izango du, iragarki hau EAOean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, egintza horren eduki osoaren berri izateko eta ezagutza hori jasota uzteko.
Aipatutako epean agerraldirik egin ezean, jakinarazpena lege-ondorio guztietarako egintzat joko da, epea bukatu eta hurrengo egunetik hasita.
(Ikus .PDF)
Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 16a.
Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,
JOSU PEREA ARANDIA.