Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

189. zk., 2015eko urriaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
4196

IRAGARKIA, ur-aprobetxamendurako eskubidea amaitzeko dena.

Baimen, Emakida eta Isurketa arloa – Uraren Euskal Agentzia.

Uren Legearen testu bateginaren 66.2 artikuluan ezarritakoaren arabera –uztailaren 20ko 1/2001 Errege Dekretuaren bidez onartua–, honako hau adierazten da: «Uren erabilera pribatiborako eskubidea, eskuratze titulua edozein izanda ere, iraungita aitor daiteke hiru urtez jarraian ustiatu ez izanagatik, betiere ekintza titularrari egotzi ahal zaionean». Hori dela eta, Uraren Euskal Agentzia honek administrazio-prozedura hasi du iragarki honetako I. eranskinean zehaztutako ezaugarriak dituen emakida eskubidea amaitzeko.

Amaitzeko arrazoia: hiru urte baino gehiago egon da ustiatu gabe. Hasiera: ofizioz.

Aprobetxamenduen titularrak eta jakinarazpenerako helbideak ezezagunak direnez, emakida eskubidea amaitzeko administrazio-prozeduraren hasiera argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoaren arabera. Iragarkia I. eranskinean aipatzen diren interesdunei horren berri emateko da, eta banakako jakinarazpentzat hartu behar da.

Iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hogeita hamar eguneko epea irekiko da, eskubide hori amaitzeak ukituriko edozeinek, eskubidearen titularrak barne, bidezko iritzi duena adieraz dezan, idatziz, dagokion udalaren aurrean, edo Uraren Euskal Agentziaren mendebaldeko kantauriar arroen bulegoan (Uribitarte kalea, 10 - 48001 Bilbao).

Bilbao, 2015eko irailaren 9a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala