189. zk., 2015eko urriaren 5a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (196 KB - 1 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
4195
IRAGARKIA, B-4/2015-S zehapen-prozedurari hasiera emateko Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak hartu duen erabakia jakinarazteko dena.
Que Mai Ngo jaunari –Basauriko Galicia kalea 2 zenbakian dagoen «Restaurante Vietnamita Ha Long» establezimenduaren jabea– ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi espedienteari hasiera emateko egintza. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.
Honen arabera, jakinarazten zaio 2015eko abuztuaren 31n zehapen-espedienteari hasiera eman zitzaiola, osasun-araudiaren balizko arau-hauste arin batzuengatik.
Legezko ohartarazpenak:
– Interesdunak hamabost eguneko epea du hasierako erabakia ikusteko, bidezkotzat jotzen dituen alegazioak, agiriak edo argibideak aurkezteko, frogaldia irekitzeko eskabidea egiteko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko; epe horretan, halaber, espedientea ikusi ahal izango du Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Aholkularitza Juridikoa, Rekalde zumarkalea 39A, 5. Solairua, Bilbao).
Hori guztia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoaren arabera.
(Ikus .PDF)
Bilbao, 2015eko irailaren 24a.
Espedientearen idazkaria,
LEIRE BERGARA SAUTUA.