Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

189. zk., 2015eko urriaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4193

IRAGARKIA, 405X1500091-1 (REC-VIC-030/2015/XII) espedientean aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoan Segurtasuneko sailburuordeak hartutako ebazpena jakinarazteko dena. Espediente hori Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Legea haustearren ireki da.

Ez da posible izan aipatutako ebazpena jakinaraztea. Hori dela eta, honako iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.5 eta 61 artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Hori guztia argitara ematen dugu jakinarazpen ondorioetarako eta interesdunak horren berri izan dezan. Bidez batez, honako hau ohartarazten diogu:

1.– 15 egun balioduneko epea du iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, espedientea Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan aztertzeko (Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio, Bizkaia).

2.– Gora jotzeko errekurtsoa ebazten duen ebazpenak amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango du bere bizilekuaren barrutiko administrazioarekiko auzien epaitegian, edo Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik hasita. Horren berri jakinarazten zaio interesdunari, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 58. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 29a.

Segurtasuneko sailburuordea,

JESÚS MARÍA ZUBIAGA NIEVA.


Azterketa dokumentala