189. zk., 2015eko urriaren 5a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (205 KB - 1 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4191
IRAGARKIA, 2015eko irailaren 23koa, Etxebizitzako Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, etxebizitza babestuen esleipenak jakinarazteko dena.
Ezinezkoa izanda zerrendan dauden esleipenen berri zuzenean egitea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5. eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.
Hori guztia argitara ematen da interesdunek jakinarazpentzat har dezaten, eta honako hau adierazten zaie:
Interesdunak Etxebizitzako Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan agertu ahal izango dira (Andia kalea 13, 5, Donostia), bost eguneko epean, administrazio-egintzaren testu osoa ezagutzeko, eta idatziz onartu edo uko egin beharko diote. Horretarako, hamar egun balioduneko epea izango dute, agertu direnetik hasita, edo, adierazitako epean agertzen ez badira, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Adierazitako epean esanbidez onartzen ez bada, esleipenari uko egin zaiola ulertuko da, eta, uko egite horren ondorioz, baja emango zaio interesdunari Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan, erregelamenduz ezarritako kasuetan izan ezik.
(Ikus .PDF)
Donostia, 2015eko irailaren 23a
Etxebizitzako Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,
ANA ISABEL MARURI URIARTE.