189. zk., 2015eko urriaren 5a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (206 KB - 1 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4190
IRAGARKIA, 2015eko irailaren 23koa, Etxebizitzako Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, etxebizitza babestuen esleipenen ebazpenak jakinarazteko dena.
Ezinezkoa izan da zerrendan dauden esleipenen berri zuzenean jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko. Lege hori aldatu zuen Sektore Publikoa arrazionalizatu eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak.
Hori guztia argitara ematen da interesdunek jakinarazpentzat har dezaten, eta honako hau adierazten zaie:
Interesdunak Etxebizitzako Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan agertu ahal izango dira (Andia kalea 13, 5.a, Donostia), bost eguneko epean, administrazio-egintzaren testu osoa ezagutzeko, eta idatziz onartu edo uko egin beharko diote esleipenari. Horretarako, hamar egun balioduneko epea izango dute, agertu direnetik hasita, edo, adierazitako epean agertzen ez badira, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Adierazitako epean esanbidez onartzen ez bada, esleipenari uko egin zaiola ulertuko da, eta, uko egite horren ondorioz, baja emango zaio interesdunari Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan, erregelamenduz ezarritako kasuetan izan ezik.
(Ikus .PDF)
Donostia, 2015eko irailaren 23a.
Etxebizitzako Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,
ANA ISABEL MARURI URIARTE.