189. zk., 2015eko urriaren 5a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (211 KB - 1 orri.)
- EPUB (199 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4188
IRAGARKIA, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren ebazpenak jakinarazteko dena. Ebazpen horien bitartez, behar gabe ordaindutakoa itzultzeko prozedurari hasiera ematen zaio, 79/2010 Dekretuan ezarritako baldintzak ez betetzeagatik.
Interesdunei jakinarazpen horiek jakinarazteko ahaleginak egin dira, baina ez da inolako ondoriorik lortu. Hori dela-eta, iragarki hau ematen da argitara, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5. eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.
Interesdunek jakinaren gainean egon daitezen jarri da jendaurrean, iragarki hau banakako jakinarazpen gisa hartu behar baitute. Horrez gain, ohartarazpen hauek egiten dizkiegu interesdunei:
– Eskuragarri dituzu aipatutako ebazpenak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan, helbide honetan: Donostia kalea 1, O eraikina, 4. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz.
– Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren 5. artikuluaren arabera, interesdunak 15 eguneko epea dauka, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bidezkotzat jotzen dituen alegazioak aurkezteko, egin beharreko ebazpena egin baino lehen.
(Ikus .PDF)
Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 18a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
IKERNE ZULUAGA ZAMALLOA.