Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

189. zk., 2015eko urriaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
4187

IRAGARKIA, Parabellum 9mm-ko kalibreko H&K USP-Compact pistolak hornitzeko administrazio-kontratu bat formalizatu dela jakinarazteko dena (Espedientea: S-107/2015).

1.– Entitate esleitzailea: datu orokorrak, eta informazioa lortzeko datuak.

a) Erakundea: Segurtasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: S-107/2015.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Mota: hornikuntza.

b) Deskribapena: Parabellum 9mm-ko kalibreko H&K USP-Compact pistolen hornikuntza.

c) Loterik: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia zein egunetan eta zein aldizkari ofizialetan argitaratu den: ez da egin.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: publikotasunik gabeko prozedura negoziatua.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 133.100 euro, BEZa barne (% 21).

5.– Esleipena.

a) Esleipen-eguna: 2015eko uztailaren 17a.

b) Formalizazio-eguna: 2015eko irailaren 23a.

c) Kontratista: Heckler & Koch Gmbh.

d) Nazionalitatea: alemaniarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: 133.100 euro, BEZa barne (% 21).

Erandio, 2015eko irailaren 30a.

Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren zuzendaria,

MARÍA GUADALUPE CAMINO GARCÍA.


Azterketa dokumentala